En este blog os enseñare los trabajos que he echo en clase y os comentare cosas sobre las excursiones, trabajos... Entra y !deja tu comentario¡ In this blog i`m going to show you the works that i do in class. Thank you for your visit Blog honetan erakutsiko dizuet klaseko lanak. Eskerrik asko zure bisitagatik.
lunes, 31 de octubre de 2011
Lemoizko Barnetegia-2011
D.B.Hko 2. Kurtsoan Lemoizko barnetegira joan ginen. Barnetegian urriaren 17tik 21era egon ginen eta autobusez Bilboko errepideetatik joan ginen. Barnetegian klase osoa egon ginen, Elirekin, gure euskarako irakaslea, eta hango begiraleekin, Mikel, Iñaut, Gabi, Naroa eta Zur txakurra.
Barnetegia Goikomendi mendiaren ondoan zegoen. Oso handia zen, kolunpioekin, zaldia eta astoekin… Han logela bat zegoen non denok lo egiten genuen kamainetan. Jangela bat zegoen ere eta jateko lau mahai zeuden. Guk ia-ia denbora osoa gure gelan pasatzen genuen, egun txarretan eta barruko eta gaueko jolasak han egiten genituen.
Aktibitate asko egin genituen, adibidez, piraña jokoa, paratxutea, surf-a, kayak, zaldietan ibili…
Astelehenean ailegatzeko orduan kadena bezalako joko bat egin genuen non etxeko lekuak ezagutzen genituen. Gero piraña jokoa egin genuen. Jokoa eskailera batean jauzi Gabe alfabetikoki ordenan geratzea oinarritzen zen. Arratsaldean paratxutearekin jolastu genuen. Joko asko egin genituen, sagua eta arratoia, pilota bat hiru buelta ematea…
Asteartean hondartzara joan ginen eta han surf edo bodyboard egin behar genuen eta gero kayak.
Asteazkenean euria egin zuen orduan etxeko jolasak egin genituen. CD batekin buruan jolastu genuen, sare batetik pasatu behar genuen…
Ostegunean goizean aerobic egin genuen eta arratsaldean zaldiz ibili ginen. Zaldiak Miel, Gerard, Higer, Irrintzi, Lur, Triana… ziren. Patriciarena eta nirea Higer zen eta potoka bat zen. Gainera oso tuntuna zen ez zuelako korrika egiten.
Gogoratzen dudan anekdota bat gure jateko mahaiarena da. Lau mahai zeunden eta nirea laugarrena zen. Janaria ematen ziguten momentuan jaten hasten ginen baina oraindik lehenengo mahaira ez zuen hasi jaten eta gure mahaiak bukatu zuen eta ilaran zegoen errepikatzeko.
Niretzat esperientzia oso ona izan da taldean lana egiten ikasi dugulako, gure artean orain errazago euskaraz hitz egiten dugu eta konfiantza hartu dugulako kideekin.
argazki gehiago ikusi nahi ba dituzu klikatu hemen
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

Bikain María!!!! Albumaren lotura??
ResponderEliminar